Blogia
HemenZergatikEz

HEMEN ZERGATIK EZ?

Berriro ere, erreakzio eta gizarte bazterkeriako jarrera bat sortu da Bizkaiko herri batean, babesik gabe eta gizartearen laguntza beharrean dauden ume eta nerabeentzako harrera egoitza bat prestatu eta zabaldu behar dutela eta.

Bazterkeria jarrera hau sarriegitan errepikatu da beste udalerri, auzo edo auzokideen komunitateetan, Bizkaian ez ezik, Autonomia Erkidegoko beste lurraldeetan ere.

Hori dela eta, gizarte eta haurren esparruan lan egiten dugun langile eta teknikariok (hezitzaile, gizarte langile, psikologo, etab.), mota honetako harrera etxeetan bizi garen gazteok eta errealitate honi lotuta gauden beste pertsona batzuek zera adierazi nahi dugu:

EZ DAGOELA ESKUBIDERIK ETA ARRAZOIRIK BAZTERKERIA HONETARAKO

Erakundeek horretarako eskaintzen dituzten tokietan bizi eta lan egin nahi eta ahal dugu, eta auzokideen komunitateei, auzoei eta udalerriei eskatzen diegu utz ditzatela behin betiko jarrera hauek.

0 comentarios